Eguraldia.- Goitik behera aldatuko da ostiralean arratsaldetik aurrera

Archivo - Hodeitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 12 marzo 2026 16:45

BILBO 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, martxoaren 13an, arratsaldean eguraldia goitik behera aldatuko da. Egunaren lehen partean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, hodeiak eta ostarteak egongo dira eta tenperatura epelekin jarraituko dugu, behe-lainoarekin lehen orduetan.

Arratsaldean, aldiz, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta zakartu egingo da. Tenperatura jaisten hasiko da eta zaparradak egingo ditu, batez ere Kantauri isurialdean, baina gauean denera zabalduko dira. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasbazterrean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta goizean 4ko tarteekin, arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da 4koarekin, eta arratsalde-gauean 5eko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta itsaskia gero, arratsalde-gauean itsaski handiko guneekin.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta handitzen joango dira arratsalde-gauean 3,5 metro ingurukoak izan arte. Itsasgora 12:50ean izango da, eta itsasbehereak 06:10ean eta 18:50ean. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado