BILBO 27 Nov. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, azaroaren 27an, hobekuntza nabarmena nabarituko dugu. Haizea baretu egingo da eta han-hemenka euri tantaren bat egin badezake ere, oro har, ateri egongo da. Zeruan hodeiak nagusituko diren arren, noizbehinka zulatu eta ostarteak irekiko dira, bereziki hegoaldean.
Tenperatura maximoak 2-3 gradu igoko dira. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 11 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldekoa nagusituko da; itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:52an eta 21:35ean izango dira, eta itsasbehereak 02:31n eta 15:16an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.