BILBO 9 Dic. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, abenduaren 10ean, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Giro eguzkitsua nagusituko da, goi hodei batzuk baino ez dira agertuko eta antzeko tenperaturak espero dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da, baina indarra galduko du eta ahulagoa izango da. Araba eta Nafarroa hegoaldeko txoko askotan, aurreko egunetan bezala, behe lainoa nagusituko da.
Tenperaturari dagokionez, hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 13 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 12 gehienez.
Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin eta arratsaldean indarra galduko du eta 2-3ko indarra hartuko du. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 12:18an izango da, eta itsasbeherak 05:54an eta 18:25ean. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.