Eguraldia.- Oskarbi ostegun honetan ere

Archivo - Oskarbi
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 26 febrero 2026 7:05

BILBO 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, otsailaren 26an, oskarbi egongo da eta tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. Hegoaldeko haizea suabe ibiliko da, eta baliteke itsasertzean eguerdi inguruan brisa sartzea. Egunsentian behe-lainoa sortuko da eta gainerakoan zeruan hauts-gandu hondarrak izan ditzakegu egun osoan.

Tenperatura maximoen balioak altuak izango dira urte sasoi honetarako. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan eta arratsaldean eki/ipar-ekialdera egin dezake; itsaso kizkurra eragingo du, eta eguerdian eta arratsaldean baliteke itsaskirriko guneak izatea. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta goizean metro bateko ingurukoak izango dira. Itsasgora 12:23an izango da, eta itsasbehereak 05:41ean eta 18:17an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado