Eguraldia.- Osteguna berdintsua izango da hasieran baina atertzera egingo du arratsaldean

Archivo - Negu giroa
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 10 enero 2024 17:24

BILBO 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, urtarrilaren 11n, egunaren lehenengo partean eguraldiak berdintsu jarraituko du, negu giroan murgilduta. Prezipitazioa txikia izango da, eta batik bat ipar isurialdean egingo du; hegoaldean prezipitazioa oso bakana izango da. Arratsaldean atertuz joango da eta ostarteak zabalduko dira gauean. Elur kota 500 metro inguruan egongo da egunaren lehen partean eta arratsaldean 800-1.000 metro ingurura igoko da.

Iparraldeko haizea ibiliko da, ahul, eta tenperaturan ez da aldaketa handirik espero. Barnealdean izotza egingo du. Hiriburuetan, Baionan 2 gradu espero dira gutxienez eta 6 gehienez, Bilbon 4 gutxienez eta 7 gehienez, Donostian 3 gutxienez eta 6 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 4 gehienez eta Iruñean -1 gutxienez eta 4 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta gauean baretu egingo da, 2koarekin; itsaskirria eragingo du, eta gauean itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:12an eta 16:39an izango dira, eta itsasbehereak 10:21ean eta 22:30an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado