BILBO 23 Dic. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, abenduaren 24an, hegoaldeko haizeak zakar antzean jarraituko du, eta bolada oso gogorrak izango ditu kostaldeko eta mendebaldeko zenbait lekutan. Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta euria egiteko aukera txikia izango den arren, ez da baztertzen noizbehinka tantaren bat edo beste botatzea.
Hegoaldeko zati handi batean behe hodeiak ugariak izango dira egun osoan, eta giroa hotzagoa. Kantauri isurialdean, ordea, garairako tenperatura oso epelarekin jarraituko dugu eta beroenek 15 graduren muga gaindituko dute. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 9 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 10 gehienez.
Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin,, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoa azkar handituko da goizaldean, 2-2,5 metro arteko olatuak altxatu arte. Itsasgorak 07:28an eta 20:00etan izango dira, eta itsasbeherak 01:14an eta 13:49an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.