Actualizado 02/06/2021 13:42

Elena Zarraga da Gaia Euskadiko Ezagutzaren eta Teknologiaren Industrien Klusterreko presidente berria

Elena Zarraga.
GAIA

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Elena Zarraga izendatu dute Gaia Euskadiko Ezagutzaren eta Teknologiaren Industrien Klusterreko presidente berri asteazken honetan, Barakaldoko BECen egindako batzar nagusian. Zarraga bi urterako izendatu dute presidente, lau urtera arte luzatzeko aukerarekin, eta Jose Echezarra ordezkatuko du.

Zarraga LKS Next taldeko zuzendari nagusia da 2014tik, bai eta Laboral Kutxako kontseilaria ere. Ekonomialaria eta kontuen zinpeko aztertzailea da lanbidez. Gaia Klusterrean, orain arte, zuzendaritza batzordeko izan da. "Bere dinamismoa, enpresa kudeaketako gaitasunak, esperientzia profesional luzea eta sektorearen ezagutza sakona", nabarmendu du klusterreko zuzendaritzak.

Gainera, klusterreko lehenengo emakumezko presidentea izango dela azpimarratu dute: "Bere abilidadeak, gaitasunak eta jarrerak sektorearen eskura jartzen dira, Gaia klusterra zuzentzeko Euskadiren susperraldi ekonomikorako giltzarri diren hiru trantsizioen garapen etapa berri honetan: eraldaketa digital-teknologikoa, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa".

Elena Zarraga Gaiako zuzendari nagusi izendatzeaz gain, biltzarrean partzialki berritu da klusterreko zuzendaritza batzordea. Gaiak Euskadiko ezagutzaren eta teknologiaren industrien sektoreko 311 enpresa biltzen ditu, eta zuzendaritza batzordea berritzearekin, Accenture, S.L., Codecontract, S.L., Eurocybcar, S.L., Tecnalia Research&Innovation Fundazioa, Ludus Tech, S.L., Serikat Consultoría, S.L., Tecuni S.A.U (Grupo Vinci), Ulma Embedded Solutions, Versia eta Virtualware enbpresak sartu dira.

Gaiako zuzendari nagusi Tomás Iriondok azpimarratu du "gure sektorearen isla" dela zuzendaritza batzorede berria, eta "bere adibide, konpromiso eta eskuzabaltasunarekin, pizgarria eta motibatzailea izatea" espero duela, Gaiako batzordeetan, zuzendaritza batzordean eta batzarrean gero eta emakumezko ordezkari gehiago izateko".

Biltzar nagusiaren ekitaldi publikoan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatu Ainara Basurkok hartu dute parte.