BILBO 22 (EUROPA PRESS)
Erik Jaka pilotari lizartzarrak kontratua berritu du Baiko enpresarekin 2028. urtera arte. "Oso pozik" agertu da kirolari gipuzkoarra kontratu berritzearekin Baikok sarean argitaratutako bideo batean.
Jakak 2013an egin zuen debuta profesionaletan, Eibarko Astelena pilotalekuan. 13 denboraldi igaro dira ordutik, eta Lizartzako aurrelariak onenen artean jarraitzen du. Ibilbide honetan, aipagarriak dira, besteak beste, 2020an irabazitako Buruz Buruko txapela, eta urte berean jokatutako Lau eta Erdiko Txapelketako finala.
2026-2027ko denboraldia abian dela, Lizartzako pilotariak bukatu berri den urtea aztertu du, eta, aurrera begira, kontratua berritzeak eskeintzen dizkion erronken inguruan ere hitz egin du.
"Udako denboraldiari amaiera bikaina emanda Sanmateoetako garaipenarekin, eta Lau eta Erdiko inpass hau pasata, kontatu luzapenarekin oso pozik nago. Aurrean ditudan erronka berriak prestatzera, ea binakakoa eta datozen txapelketak ondo joaten zaizkidan eta nire maila onena erakusten segitzen dudan", adierazi du.