ETE eta autonomoentzako publizitate agentzia solidarioa sortu dute Harrobia ikastolako ikasleek

Harrobia ikastolako ikasle bat
HARROBIA IKASTOLA - Archivo
Actualizado: martes, 7 abril 2020 12:34

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Harrobia ikastolako Marketin eta Publizitatea zikloko ikasleek publizitate agentzia solidarioa jarri dute martxan, Covid-19ren osasun larrialdi egoeran "hondar alea" ipini nahian. Ekimenaren helburua da egoera honengatik kaltetutako enpresa txiki eta ertainei (ETE) eta autonomoei marketin eta publizitateko doako zerbitzua eskaintzea da.

Enpresa eta autonomoek zabalik dute dagoeneko eskaerak aurkezteko epea, https://marketina.harrobia.net/zerbitzuak/ web orrian, eta publizitate proiektuak apirilaren 20tik aurrera abiatuko dira, Harrobia Lanbide Heziketa zentrotik jakinarazi dutenez.

Publizitate agentzia solidarioak enpresen beharren araberako zerbitzuak eskainiko ditu, besteak beste, diseinu grafikoa (marka eraikitzea, logotipoa, irudi korporatiboa), marketin digitala (social media estrategia, web diseinua, SEO, Facebook Ads), merkataritza ikerketa (Benchmarking, Mystery Shopper, datu analisia), ekitaldi antolaketa, publizitate kanpainak eta marketin digitaleko ikastaroak.

Proiektua Harrobiako Marketin eta Publizitatea zikloko ikasleek sortu dute, irakasleen lankidetzarekin, eta egoera larrian dauden enpresa asko languntzea espero dute. Ianire Garcia ikaslearen hitzetan, "konfinamenduagatik, klaseak etxetik jarraitzen ditugu eta denbora da eskaini dezakeguna. Hortik sortu zen idea".

Era berean, Sandra Puentes ikasleak esan duenez, "proiektu errealetan parte hartzea motibazioa handitzen du eta curriculumean lan merkatuan benetako esperientziak edukitzeko modu bikaina da, lan munduan txertatzeko aukerak handituz".