Euskaraz jolasean aritzeko Parketarrak ekimena egingo da Donostiako 22 jolasgunetan

Parketarrak
DONOSTIAKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 20 febrero 2026 15:22

DONOSTIA 20 (EUROPA PRESS)

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Parketarrak egitasmoa antolatu du beste behin euskaraz jolasteko aukera izateko. Ekimena hiriko 22 jolasgunetan egingo da, datorren astelehenetik, otsailaren 23tik, martxoaren 13ra, DOnostiako Udaletik jakinarazi dutenez.

Parketarrak ekimenaren neguko txanda iete, Altza-Herrera, Altza- Casares, Antigua, Añorga, Amara-Olaeta, Amara-Araba parkea, Amara-Rafael Alberti plaza, Bidebieta-Julio Urkixo, Easo-Arroka plaza, Egia-Martin Santos plaza, Egia-Atotxa Zelaia plaza, Gros-Katalunia plaza, Gros-Nafarroa Behera plaza, Ibaeta, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans, Parte Zaharra-Zuloaga plaza, Txomiñenea eta Zubieta auzoetan egingo da.

Auzootako plaza eta jolasgune bakoitzean bi dinamizatzaile izango dira euskarazko jolasak eta jokoak gidatzeko. Adinaren eta parte hartzaile kopuruaren arabera, bi talde egingo dira: Zabu Zibu, 3-5 urte arteko haurrekin eta haien arduradunekin, eta Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko umeekin.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du Parketarrak jarduera, auzoetako euskara batzordeen laguntzarekin, hizkuntzaren erabilera indartzeko asmoarekin aisialdi eremuan. Aurreko txanda joan zen urrian izan zen, eta 66 saio antolatu ziren. Auzo batzuetatik besteetara aldeak diren arren, familia asko erakartzen ditu jarduerak, eta 1.047 haur eta 375 heldu ibili ziren udazkeneko txandan. Helduei dagokienez, inoizko parte hartzerik handiena izan zen urrian.

Contador

Contenido patrocinado