DONOSTIA 13 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskotren sozietate publikoak gaueko tren zerbitzua indartuko du larunbatean, ekainaren 14an, Eibarren (Gipuzkoa) ospatuko diren San Juan jaiak direla eta.
Hain zuzen, Euskotrenek jakinarazi duenez, larunbatetik iganderako gauean tren berziak ibiliko dira Deba-Ermua tartean jaietarako joan-etorriak errazteko asmoz.
Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatu die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko app ofizialean edo www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete.