Expodistrito ekimenak erakusketa ibiltariak eramango ditu udaberri honetan ere Bilboko auzoetara

Expodistrito Bilbon
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 4 abril 2026 13:29

BILBO 4 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak antolatzen duen Expodistrito aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa itzuliko da udaberri honetan itzuliko da, eta argazki, pintura, jantzien diseinu, ilustrazio grafiko eta publizitario eta interiorismo proposamenen erakusketa ibiltariak eramando ditu hiriko auzoetara.

Hain zuzen, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Svitlana Khlystun (pintura), Kepa Ortiz (argazkigintza) eta Nerea Torrijos (jantzien diseinua) artisten eta Argi Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntza Zentroaren eta Arroka Herri Tailerra Kultur Elkartearen erakusketak, eta Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioak antolatutako Argizaoiola argazki lehiaketaren atzerabegirakoa izango dira ikusgai Bilboko auzoetako udaltegietan, apirilaren 7tik ekainaren 30era arte.

Hain zuzen, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko udaltegietan bisitatu ahalko dira Expodistrito ekimenaren proposamen artistikoak.

Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahalko dira, Nerea Torrijosen jantzi lanaren erakusketak izan ezik, ordutegi mugatua izango baitu, 16:30etik 20:30era. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado