Film luze dokumentalen 13 proiektu lehiatuko dira Zinebi Networking 2022ko 10.000na euroko bi sari lortzeko

Zinebi Networking 2022
ZINEBI
Actualizado: miércoles, 16 noviembre 2022 13:09

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak antolatutako Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioak Zinebi Networking: Dokumentalen Sorgunea egin du asteazken honetan Azkuna Zentroan, Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren bosgarren edizioa, alegia, eta orotara, film luze dokumentalen 13 proiektu lehiatuko dira 10.000na euroko bi sari eskuratzeko.

Hain zuzen, alde batetik, Zinebi Networking EITB 2022 saria eskuratzeko lehiatuko diren film luze dokumentalen bost euskal proiektuen arduradunek banakako bilerak egin dituzte epaimahaiko kideekin, proiektuok baloratzeko.

Guillermo Martínez eta Naiara Olite ekoizleen '36, zuri beltzan' (Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey), Euskadi Movie AIE ekoiztetxearen 'Esto no es Hollywood' (Jone Ibarretxe eta Nere Falagan), El Burro Films S. L. eta Chisgarabis Kinoren 'Itaca'(Juan Prado), Al Borde Films ekoiztetxearen 'La sinsorga' (Marta Gómez eta Paula Iglesias Calderón) eta Zazpi T'erdi ekoiztetxearen, 'Zikuñagako Ama' (Pello Gutiérrez Peñalba) diar bost euskal proiektuak.

Era berean, Zinebi Networking 2022 sarirako hautagai diren Espainiako Estatuko bederatzi proiektuetako arduradunak ere bildu dira epaimahaiarekin: Indígena Films S. L. U ekoiztetxearen 'Alevosía' (Sara Casasnovas), Silence Producción Audiovisual S. L. ekoiztetxearen 'La Comunitat' (Almudena Verdés), Ángel Santos Touza ekoizlearen 'Deuses de pedra' (Iván Castiñeiras), LaCima Producciones, S. L. ekoiztetxearen 'Elena dio a luz un hermoso niño' (Chiara Marañón & Juan Soto), Azhar Media eta Alvarquero ekoizleen 'Um filme de Fernando Ruiz Vergara' (Concha Barquero eta Alejandro Alvarado), Gris Medio ekoiztetxearen 'L'home més pacífic del món' (Raquel Barrera Sutorra), Boogaloo Films, S. L. ekoiztetxearen 'La Marsellesa de los borrachos' (Pablo Gil Rituerto) eta SANMOR Desarrollo Empresarial S. L. ekoiztetxearen 'PAPAMAMA' (Lorena Ros).

Zinemagintzako profesionalei zuzendutako foroa Zinebik antolatzen du, Euskal Produktoreen Elkartearekin lankidetzan eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren, Europar Batasunaren (NextGenerationEU), EITBren eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren eta Zineuskadi Elkartearen laguntzarekin.

Gainera, aurten hasita, nazioarteko aliatu estrategiko berri gisa sartu dira Cannes Docs Canneseko Zinemaldiko zinema dokumentalerako topagune nagusia eta Scottish Documentary Institute erakundea.