cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 16 (EUROPA PRESS) -
Gasteizko Udaltzaingoaren Unitate Judizialeko ikerketa taldeak jakinarazi duenez, pasa den asteazkenean Judizmendi Parkean emandako eraso sexual bat ikertzen dabiltza. 41 urteko emakumeak erakutsitako erresistentziak erasoltzaileak amore emateko balio izan bazuen ere, erasoa ze baldintzatan eman zen ikertzen dabiltza.
Udaltzaingoak azaldu duenaren arabera, gertakaria abuztuaren 14ko goizaldeko 2.00ak aldera eman zen. Emakumea parke inguruetan paseoan zebilela, gizonezko batek kolpe batez lurrera bota eta arropak apurtu zizkion sexualki erasotze aldera.
ERRESISTENTZIA
Emakumeak erakutsitako erresistentziak erasoltzaileak bere ahaleginak bertan behera uztea lortu zuen, ihesari eman ziolarik. Erasotuak Udaltzaingoaren patruila bati gertaturikoaren berri eman zion, eta emakumea komisaldegira eraman ostean, osasun zentro batera hurbildu zuten.
Emakumeak emandako datuak gutxi baziren ere, erasotzaileak 1,65 eta 1,70 metro bitartean neurtzen zuen. Gertakaria eman zen tokia eta inguruak ikuskatu baziren ere, ez zuten lortu erasotzailearekin topo egitea.