Gizon bat atxilotu dute Gasteizen alkoholaren eraginpean trafiko istripu bat eragin eta ihes egiteagatik

Archivo - Vehículos de la Policía Local de Vitoria-Gasteiz
AYTO. VITORIA-GASTEIZ - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 31 marzo 2026 17:47

GASTEIZ 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udaltzaingoak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehenean Arabako hiriburuan agintaritzaren agenteei aurre egitea eta desobeditzea egotzita, alkoholaren eraginpean trafiko istripu bat eragin eta ihes egin ostean, polizia kidegoak jakinarazi duenez.

Asteleheneko 15:00ak aldera, Zaramaga auzoan hiritarren seegurtasunerako lanak egiten ari zen patruila bati adierazi zioten istripu bat gertatu zela eta gidariak ihes egin zuela. Istripua eragin zuen ibilgailuaren datuak jaso ondoren, agenteek Betoñoko atean geldiarazi zuten handik gutxira.

Gidaria alkoholdun edarien eaginpean zegoen, eta alkoholemia proba egiteko eskatu ziotenean, ezetz esan zuen. Gainera, oldarkor agertu zen, udaltzainak etengabe irainduz, eta errepidera bota zuen bere burua, arriskuan jarriz. Azkenean, atxilotu egin zuten, eta bide segurtasunaren aurkako bi deliturengatik ere ikertuko dute.

Contador

Contenido patrocinado