Grebaren "jarraipen zabala" zerbitzu publikoetara, hezkuntzara eta beste sektoreetara hedatu dela diote sindikatuek

Grebaren kartela Donostian
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 17 marzo 2026 12:30

BILBO 17 (EUROPA PRESS)

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dute gutxieneko soldata Euskal Herrian erabakitzearen alde astearte honetarako deitu duten greba orokorrak aurrera jarraitzen duela goizean, eta "gero eta eragin handiagoa" duela Hego Euskal Herri osoan, goizean goizetik izandako "jarraipen zabala" zerbitzu publikoetara, hezkuntzara eta beste sektoreetara hedatuta.

Sindikatuok ohar bidez jakinarazi dutenez, goizean goizetik industrian erregistratutako jarraipena "oso zabala" izan da, eta goizean zehar hezkuntzak, zerbitzu publikoek eta beste sektoreek bat egin dute grebarekin.

Pikete taldeek euren lana egiten jarraitzen dute, eta manifestarien lehen zutabeak abiatu dira 11:00etatik aurrera, eguerdian herrialdeko hiri nagusietako mobilizazio nagusietan bat egiteko. "'Gutxieneko soldata hemen erabaki. 1.500 euro. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko' leloa bere helburua lortzen ari da", ziurtatu dute.

Horrela, zerbitzu publikoei dagokienez, garraio publikoko linea askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari, Euskotrenen eta Metro Bilbaon, adibidez, eta errepide bidezko bidaiarien garraioan, Gipuzkoan, Donostibusen eta Hiribus Zarautzen.

Administrazio publikoan, Gipuzkoan, hamarnaka udaletxetan geldialdia "ia erabatekoa" da (Orio, Azpeitia, Zestoa, Hernani, Oiartzun, Usurbil, Astigarraga, Zumarraga, Zizurkil, Beasain, Ordizia, Oñati, Idiazabal, Lazkao, Tolosa, Idiazabal, Urretxu; Sasieta, Loiatzoko eta Debagoiena mankomunitateak, Mendaro, Bergara, Arrasate, Zarautz, Urola-Kosta udal elkartea).

Beste askotan "oso jarraipen handia" izaten ari da (Errenteria, Legazpi, Donostia), baita Bizkaian ere (Busturialdean, Durangaldean, Arratian, Markinan, Ispasterren, Plentzian, Sondikan, Mundakan, Zaldibarren, Ibarrangelun, Galdakaon). Zalla, Basauri eta Mungiako Garbiguneak itxita daude, eta Karrantza-Zallan ez da ontzien bilketarik izango.

Gasteizko eta Legutioko udaletan eta Gorbeialde eta Lautadako eskualdeetan lanuztea "garrantzitsua" izaten ari da, eta Amurrioko Udala eta Aguraingo Udal Musika Eskola itxia daude. Eusko Jaurlaritzan ere "aurreko grebetan baino jarraipen zabalagoa ari da izaten". Nafarroan, udal zerbitzuen jarduera "oso murritza" da hiriburuan eta herri batzuetan: Iruñea, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrrabia, Altsasu eta Leitza zein Sakanako Mankomunitateetan.

OSASUNGINTZA

Bestalde, sindikatuek salatu dutenez, osasungintzan eta gizarte ongizatean, "beste behin ere, gutxieneko zerbitzuen bitartez, milaka langileri greba eskubidea ukatu zaie". "Adibidez, gaueko txandetan, ia langile bakar batek ere ez du grebarekin bat egiteko aukerarik izan. Larrialdeetako langileak ere %100eko gutxieneko zerbitzuak pairatu dituzte", kritikatu dute.

Lehen Arretan ezarritako gutxieneko zerbitzuen igoera ere salatu dute: "Lan Sailak behartu du osasun zentro bakoitzean gutxienez mediku bat egotera eta, tamainaren arabera, bigarren bat ere ezarri du".

Ospitaleetan greba nabaritzen ari dela esan dute. Gutxieneko zerbitzu gisa jarduten dutenak izan ezik, Gasteizko Santiago eta Urduliz ospitaleetako ebakuntza gelak itxita daude eta Basurtuko ospitalean ere lau ebakuntza gela daude itxita. Basurtuko Ospitaleko erreteneko zeladoreek gutxieneko zerbitzuekin bakarrik funtzionatzen dute, gainerako langileak greban baitaude, eta ospitale horretako barne garraioko zerbitzuak %50ean jarduten baitu.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan, laborategiko teknikariak minimoetan daude eta Galdakao-Usansolo Ospitaleko eskanerrak murrizketekin funtzionatzen du. Gorlizko Ospitaleko biltegian, X izpietan eta errehabilitazio zerbitzuetan izan duen eragina nabarmendu dute.

Esku hartze sozialean grebak "jarraipen zabala" izan duela esan dute sindikatu deitzaileek. Salatu dute gizarte ongizatean Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak, "kasu batzuetan, gobernuak berak ezarritako arreta ratioak baino handiagoak" direla. "Etxez etxeko laguntzan, langileen %90ek grebarako eskubidea galdu du", ziurtatu dute.

Egoitza eta eguneko zentroetan grebak jarraipen "oso handia" izan du, eta greba egiteko aukera zuten langileen %90ek baino gehiagok egin du. Gipuzkoan jarraipena "erabatekoa" izaten ari da, eta Bizkaian grebaren eragina "oso handia" da.

HEZKUNTZA

Bestalde, sindikatuek jakinarazi dute greba "jarraipen oso zabala" izaten ari dela hezkuntza publikoko ikastetxeetan: EAEn, haur eskoletan %80etik gorakoa; ikastoletan %80tik gorakoa, eta irakasle publikoen %60tik gorakoa eta zerbitzuetako langileen %65etik gorakoa izan da jarraipena.

Gutxieneko zerbitzuekin funtzionatzen ari diren eskolak ugariak dira, besteak beste, Gipuzkoan, Urdaneta (Ordizia), Egape (Urnieta), Karmengo Ama (Donostia), Garaikoetxea Landaberri (Lasarte-oria); Bizkaian, Bengoetxe BHI (Galdakao), Zamakola-Juan Delmas edo Deustuko ikastola (Bilbo); Araban, Gasteizko Toki Eder eta Zabalgana edo Laudioko institutua.

Heziketa Berezian "gehiegizko zerbitzu minimoak" ezarri badira ere, jarraipena %50etik gorakoa izan dela nabarmendu dute. Gizarte ekimeneko ikastetxetan eragina ezberdina izan da lurraldeka. EHUk jarduera akademiko guztiak bertan behera utzi ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduera oso murritza da; Mondragon Unibertsitateko Debagoieneko lau fakultatetik hiru itxita daude.

INDUSTRIA

Era berean, greba "jarraipen oso zabala" izaten ari da industrian, eta ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan. Gipuzkoan "ia erabatekoa" da jarraipena (KSB ITur, Inda Taldea, Elmubas, Korta, Mendiaraz, Corrugados, Natra, Garay, Elay, Tesa, Yurrita, Arcelor Bergara, Ikankonitrek, CIE Legazpi, GKN, Indar, Hine, CAF Irun eta Beasain, Niessen, Lau lagun, Ubis, Mendiola, Ahlstrom, ITV zerbitzuak, Biele Azpeitia, Guerra Hnos Beasain, ABC Eibar, JMA, Indaux).

Kooperatibetan ere, langileek hala erabakita itxi egin dute Irizar, Orona, Fagor Electronica, Ulma Embedded edo Ampok Gipuzkoan, eta Funvera, Savera, Torraspapel, Lakuntza Calor, Barranquesa, Omnia, Magotteaux, Arcelor Lesaka, Portland, Aceros Moldeados, Gh Guema Manutención eta Mecaisak Nafarroako ipar-ekialdean.

Bizkaian (Cementos Lemona, Kide, Cikautxo, Nemak, Kauxot, Kutenik, Losal, Bruss, Pronutec, Teknia, Sermanfer, Winoa, Ingeteam, Alstom, Gestamp, Arisawa, Salica) eta Araban (Cie Goian, AEG, Cie Nova Recyd, Cie Gameco, SAS Autosystemtechnik, Fibertecnic, Dominion, Tauxme, Wec, Arcelor, Laminaciones Arregui %90eko jarraipenarekin) ere jarraipena zabala dela nabarmendu dute.

Eragin orokorraz gain, grebak Aiaraldean izan duen eragina aipatu dute (Maderas de Llodio, Tubos Reunidos, Tubacex, Inausa, Amurrio Ferrocarril, Envases Metalírgicos), baita Iruñerrian ere (Kybse, Icer Rail. Ingeteam, TRV...). Bizkaian, kostaldeko kontserbak eta grafikagintza sektoreak geldirik daudela esan dute, eta Nafarroako Erriberan, Congelados de Navarra, Uvesa, Florette, Viñedos Ría eta Huertas de Peraltan, besteak beste, lanuzteak eragin esanguratsua izan duela.

Azkenik, zerbitzu pribatuetan ere "jarraipen zabala" izaten ari da, eta merkataritzan itxita daude, besteak beste, Elkar Euskal Kulturgintza, HYM, Cortefiel Eroski, Dia (Bizkaia), Lidl, Movistar, Natura, Tezenis, Lidl Azkoitia, Eibar eta Hernani, Bricodepot Oiartzun (Gipuzkoa) eta Tezenis (Araba).

Contador

Contenido patrocinado