'Harry Potter eta sorgin harria' filma EAEko hainbat aretotan euskaraz estreinatuko da

Pelikularen kartela
ZINEUSKADI
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 26 agosto 2026 17:38

BILBO 26 (EUROPA PRESS)

'Harry Potter eta sorgin harria' filma estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik. Film britainiarra klasiko bat da eta euskarara bikoiztuta gozatu ahal izango dugu familia osoarekin.

Aipatzekoa da saga arrakastatsuaren lehen filmaren berrestreinaldi honek bere 25. urteurrena ospatzen duela, eta astebete baino ez dela egongo zinema aretoetan.

Orain arte Zinema Euskaraz izenez ezagutzen zen programak ADI! Filmak Euskaraz marka aurkeztu du aurten, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun 15. lana da.

ADI! Filmak Euskaraz programaren helburua euskal ikus entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

SINOPSIA

11 urte betetzen dituen egunean, Harry Potterrek bi azti ospetsuren semea dela eta haien ahalmen magikoak heredatu dituela jakingo du. Hogwarts Magia eta Sorginkeria eskolan mago izateko behar den guztia ikasiko du. Bertan, botere bereziak dituzten beste haur batzuekin heziko da.

Filma hurrengo zinemetan estreinatuko da: Golem Alhondiga (Bilbo), Niessen (Errenteria), Cines Gorbeia (Gasteiz) eta Modelo Aretoa (Zarautz).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan: 'La familia Dino', 'Mumbo jumbo' eta 'Superthings', besteak beste.

Contador

Contenido patrocinado