DONOSTIA 27 Sep. (EUROPA PRESS) -
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurrera doa eta, astebururo moduan, beste bi saio izango dira oraingoan ere, lehena Hondarribian, larunbatean, irailaren 28an, eta hurrengoa Andoainen, igandean, irailaren 29an. Bi saioetako irabazleek final laurdenetarako txartela eskuratuko dute, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, Hondarribiko saioa Itsas Etxea auditoriumean izango da, 17:00etan, eta Ane Beloki Lopez, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneritz Artetxe Eizagirre, Maddi Aiestaran Iparragirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Gaztelumendi Arandia ariko dira, gai jartzailea Iban Narbaiza Cevidanes izanik.
Andoaingo saioa Bastero kulturgunean jokatuko da, 17:00etan, eta Aitor Salegi Martija, Andoni Mujika Izagirre, Endika Igarzabal Murua, Eñaut Martikorena, Lizaso June Aiestaran Iparragirre eta Manex Mujika Amunarriz igoko dira oholtzara. Gai jartzailea Igotz Alkorta Irastortza izango da.
Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi ariko dira epaile lanetan bi saioetan, eta idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izango da.