Karabela portugaldarraren ziztada bakarra asteazkenean

Archivo - La Arena hondartza (Bizkaia)
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 14 agosto 2025 11:29

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, asteazkena, abuztuaren 13an karabela portugaldarraren ziztada bakarra izan zela baieztatu du, Bizkaiko La Arena hondartzan. Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuek ez zuten inor artatu behar izan.

Jaurlaritzaren esanetan, salbamendu eta sorospen zerbitzuek marmokak begiztatu zituztela jakinarazi zioten Osasun Publikoari. Kasu hauetarako protokolo bereziaren arabera, bandera horia eta marmoken logotipoa duen bandera ipintzeaz gain, megafoniaz bainu eremuan karabela portugesa begiztatu dela ohartarazi eta zuhurtzuaz bainatzeko eskatzen da. Egoeraren arabera horia beharrean badera gorria jarri eta bainatzea debekatu daiteke. Dena den marmokak edo karabela portugaldarrak badaude bainurik ez hartzea komeni da.

Hainbat gomendio eman ditu Osasun Sailak egoera hauetarako: marmoka edo karabela portugaldar batek ziztatzen bazaitu sorosleengana joan lehenbailehen, ez egin hazka, eta ez igurtzi hozka egindako lekuan. Itsasoko urarekin garbitu, sekula ez ur gezarekin. Hondarrak pintza batekin kendu, eskuarekin ez eskularruak ez badituzu. Eta hotza ona denez, hozkaren gainean izotz poltsa bat ipini dezakezu.

Contenido patrocinado