BILBO 21 (EUROPA PRESS)
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan eman ditu ezagutzera euskal kostaldean karabela portugaldarren ziztadengatik emandako asistentziak. Datu hauek astelehenetik ostegunera Euskadin emandako hiru larrialdi jarduerak dira.
Astelehenean, abuztuaren 17an, Armintzako hondartzan (Lemoiz) 45 urteko emakume bat hondartzan artatu zuten eta anbulantzian eraman zuten Gorlizko Etengabeko Arreta Gunera (EAG).
Asteazkenean (abuztuaren 19), berriz, Osakidetzak bi asistentzi eman behar izan zituen hondartza berean. La Arena hondartzan (Muskiz) 10 urteko haurra in situ artatu zuten eta anbulantzian Gurutzetako Ospitalera eraman zuten eta 45 urteko gizon bat ere in situ lagundu zuten. Baina bere kabuz joan zen Etengabeko Arreta Gunera (EAG).
Asteartean eta ostegunean, ez zen inolako asistentziarik egon Osakidetzako Larrialdien aldetik Euskadiko hondartzetan (ez hondartzetan, ez osasun zentroetan, ez ospitaleetan).