'Kayara. Inka gerraria' filma iritsiko da asteazkenean zinema aretoetara 'Zinema Euskaraz' programaren baitan

'Kayara. Inka Gerraria' Filma
ZINEUSKADI
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 29 abril 2025 16:25

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

'Zinema Euskaraz' programak 'Kayara. Inka gerraria' animaziozko film peruarra eramango du Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zenbait zinema aretotara asteazkenean, apirilaren 30ean, Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Zineuskadik sustatzen duen 'Zinema Euskaraz' programaren barruan aurten ikusiko den seigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programaak, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.

Filma hurrengo zinema areto hauetan proiektatuko da: Biteri Kultur Etxea (Hernani), Golem Alhondiga (Bilbao), Ikusgarri (Lekeitio), SADE Antiguo Berri (Donostia), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña), Niessen (Errenteria) eta Getxo Zinemak (Getxo). Datozen hilabeteetan beste film batzuk estreinatuko dira 'Zinema Euskaraz' programaren barruan.

Contenido patrocinado