BILBO 15 (EUROPA PRESS)
Langile bat hil da astearte honetan Loiun (Bizkaia), enpresa bateko teilatuan lanean ari zela behera erori ondoren. Hildakoa 47 urteko gizonezko bat da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinaraz dionez.
Ezbeharra astearte honetako 11:30 aldera gertatu da, oraindik argitu gabe dauden zergatiengatik, enpresa batean lanean ari zen gizon bat teilatutik lurtrera erori denean.
Lan istripua Loiuko Larrondoko kalean dagoen pabiloi batean geratu da, eta langilea kalera erori eta berehala hil da, jasotako kolpeak eragindako zaurien ondorioz.