Leioako Udala udalerrian euskararen erabilera sustatzeko plana diseinatzen hasi da

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 7 octubre 2024 13:54

BILBO 7 Oct. (EUROPA PRESS) -

Leioako Udalak (Bizkaia) jarri du martxan udalerrian euskara sustatzeko plana diseinatzeko prozesua, eta plan horrek zehaztuko ditu datozen hamar urteetarako ardatz estrategikoak, lan ildoak eta ekimenak, 2034ra arte, hain zuzen ere. Planaren helburua "gero eta euskaldunagoa den Leioarantz aurrera egitea da, testuinguru eleaniztunean, euskaldun aktibo eta ahaldunduak dituen komunitatea indartuz", Leioako Udaletik adierazi dutenez.

Prozesua hasteko diagnostiko bat egingo da, egungo egoera zein den ondorioztatzeko eta, hortik abiatuta, hainbat lan jarraibide ezartzeko. Azterketa hori egiteko, Leioako Udalak "ezinbestekotzat" jo du udalerriko gizarte eragileen eta herritarren parte-hartzea, eta, horregatik, euskararen inguruan dituzten iritziak eta pertzepzioak emanez bete dezaketen formulario bat jarri du haien eskura. Inprimakia https://labur.eus/leioakoaroa helbidean dago eskuragarri, urriaren 21era arte.

Era berean, datorren azaroan herritarrek parte hartzeko bi saiotara deituko da; lehenengoa egungo egoerari buruz hausnartzeko izango da, eta bigarrena, planak jaso behar dituen erronka nagusien inguruan sakontzeko.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado