Morlans eta Aiete auzoak lotuko dituen igogailu inklinatua azaroan prest egongo dela dio Donostiako Udalak

Udalbatzako kideak obrak bisitatzen
DONOSTIAKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 31 mayo 2018 16:49

DONOSTIA 31 May. (EUROPA PRESS) -

Donostiako udalbatzako ordezkariek, Eneko Goia alkatea eta Pilar Arana Mugikortasun eta Garraio zinegotzia buru zirela, Morlans eta Aiete auzoak lotuko dituen igogailu inklinatuaren lanak bisitatu dituzte ostegun honetan. Igogailuak ia 4.000 donostiarri emango die zerbitzu, eta, Aranak iragarri duenez, azaroan prest egongo da.

Udalbatzako ordezkariekin batera, udal teknikariak eta igogailuaren lanetako arduradunak ere izan dira bisitan. Igogailuak Aiete eta Morlans auzoen arteko lotura hobetuko du, baita Aiete eta erdigunearen artekoa ere.

Era berean, Arabak adierazi duenez, behin mendi magala egonkortzeko erabili den materiala kenduta eta babes pareta eraikita, Morlans eta Lugaritzen arteko bidegorria irekiko da. "Espero dugu hori uztailean zehar izatea", gaineratu du.

Mendi magala egonkortzeko lanek aurreikusitakoa baino gehiago iraun dute, obrak duen zailtasuna dela eta. Lan horiek bukatuta, igogailua eraikitzeko fasea hasi da. Igogailu inklinatuak 143 metroko ibilbidea egingo du minutu batean, gutxi gorabehera, 25 pertsonentzako lekua izango du eta %26,8ko malda gaindituko du.

Morlans eta Aiete arteko loturak bigarren igogailu bertikala izango du, Pio Baroja pasealekua eta Aiete pasealekua lotuko dituen igogailu bertikala alegia. Aranak esan du igogailu hori azken fasean dagoela eta ekainaren lehen astean martxan jarriko dela.

Gainera, Aranak iragarri da Dbuseko 46-Morlans autobus lineak geltoki berria daukala Morlans aldean: Morlans 51. Geltokia Morlans alderantz kokatuta dago, Morlans 73 eta Morlans Igogailua geltokien artean.

Contenido patrocinado