6 de Ekaina de 2020
 
Actualizado 2016/11/10 11:14:53 +00:00 CET

Munduko edozein tokitan euskarazko komunikazioa errazteko kanpaina abiarazi du Eusko Ikaskuntzak

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

   Eusko Ikaskuntzak "Euskara pil-pilean" kanpaina jarri du martxan, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, munduko edozein tokitan euskaraz egindako komunikazioa errazteko asmoz.

   Horretarako, Mintzanet munduko edozein txokotan egonda euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen proposamenarekin elkarlanean, euskara maila altua duten eta 'Skype' bidez beste batzuri lagundu nahi dieten edota maila apalago batetik hizketa praktikatu nahi duten pertsonak bilatuko ditu Eusko Ikaskuntzak, batzuek zein besteei elkarri lagundu diezaieten.

   Modu honetan, euskara maila altua dutenek (Bidelagunak) zein maila baxuagoa dutenek (Bidelariak), www.eusko-ikaskuntza.org/ene webgunean eman dezakete izena abenduaren 2ra arte. Izena ematen dutenen artean opariak zozkatuko dira. "Euskara pil-pilean" kanpaina lagundu dute Karlos Argiñano eta Aitzpoea Oihaneder sukaldariek, besteak beste.

ENE SARIA

   Bestalde, zortzigarren urtez jarraian, Eusko Ikaskuntzak ENE Saria emango du, euskararen eta euskal kulturaren sustapenean atzerriko erakunderen bat aintzatesteko. Irabazleak aitorpen publikoa eta Nestor Basterretxeak diseinaturiko sariaren anagramaren eskultura bat jasoko ditu.

   ENE Sariko hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 25ean bukatuko da, eta Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3an ezagutaraziko du irabazlearen izena, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunean.

Lo más leído

  1. 1

    Miguel Bosé afirma que el coronavirus es "la gran mentira de los gobiernos, el de España incluido"

  2. 2

    Portugal registra su mayor nivel de contagios e ingresos hospitalarios en casi un mes

  3. 3

    La Guardia Civil alerta de que podría faltar documentación requerida a Sanidad lo que crea "incertidumbre"

  4. 4

    Junta publica la convocatoria extraordinaria para cubrir los 660 puestos de vigilantes de playa para Almería

  5. 5

    La OMS aconseja el uso de mascarillas de tela en los lugares donde no se asegure el distanciamiento físico