Musika Bulegoa sarien 11. ediziorako proposamenak bidaltzeko epea ireki dute urtarrilaren 7ra arte

2026Ko Edizioko Sarituak
MUSIKA BULEGOA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 16 noviembre 2026 14:52

BILBO 16 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa sarien 11. edizioa jarri du martxan eta 2027ko urtarrilaren 17ra arte dago zabalik euskal musika eszenako eragileek beren proiektuak aurkezteko epea. Aurtengo sari banaketa ekitaldia ekainaren 3an izango da, Bilboko Azkuna Zentroan.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, Musika Bulegoa sarien edizio berriaren helburuetako bat euskal musikaren sektoreari balioa ematea da, baita artisten sorkuntza sustatu, haien lana ezagutzera eman eta erakuslehio izatea ere.

"Azken finean, Musika Bulegoak bultzatutako ekimen honen helburua Euska Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea eta euskal musikarien eta euskal musikaren sektoreko eragileen jarduera aitortzea da", adierazi du.

Era berean, sarien xedea egindako musika lanak balioan jarri eta euskal kulturari egindako ekarpena nabarmentzea denez, ez dago inolako kategorizaziorik, beste lehiaketa batzuetan ez bezala. Musikariek, kazetariek, musika programatzaileek eta hezkuntza nahiz industriatik datozen pertsonek osatutako epaimahai batek aurkeztutako proposamenak baloratu eta sarituko diren 11 lanetatik 8 aukeratuko ditu.

Aurreko edizioetan bezala, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko zuzendaritza batzordeak sari berezi bat emango dio Euskal Herriko musika jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntza, sentsibilizazioa edo zabalkundea bezalako arloetan proiektu aipagarri bat garatzeagatik. Halaber, Etxepare Euskal Institutuak beste sari bat emango du, artista edo talde batek euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lana aitortzeko.

Orobat, laugarren urtez Publikoaren Saria emango da, eta epaimahai profesionalaren lehen fasea amaitu ondoren, bozketa irekiko da, publikoak bere artista gogokoena aukera dezan horretarako izendatuko den webgune baten bidez. Ekimenaren helburua euskal artisten talentua gozatzen eta baloratzen duten pertsona guztiei ahotsa ematea da.

HAUTAGAIAK

Euskal Herriko musika sektorean lan egiten duen edonork aurkez dezake 2027ko Musika Bulegoa sarietarako hautagaitza, eta izena emateko epea astelehen honetatik 2027eko urtarrilaren 17ra arte dago zabalik. Proposamenak aurkezteko www.musikabulegoa.eus en dagoen formularioa bete behar da.

Euskaraz egindako lanek edo sorkuntzek balio erantsia izango dute, nahiz eta sorkuntza instrumentalak edo beste hizkuntza batzuetan egindakoak ere aurkez daitezkeen, betiere, edozein euskal musikarik sortu edo interpretatzen baditu, musika generoa edozein dela ere. Lanak 2026eko urtarrilaren 1etik 2026eko abenduaren 31ra bitartean publikoki aurkeztuak izan beharko dira.

Zea Mays, Izaro, Fermin Muguruza, Zetak, Chill Mafia, Gorka Urbizu, Gabriel Erkoreka, Kepa Junkera, Teresa Catalan, Bilboko Kafe Antzokia, Benito Lertxundi edo Eresbil Musikaren Artxiboa daude aurreko edizioetako sarituen artean.

Bestalde, sariak banatzeko ekitaldia Bizkaira itzuliko da hamaikagarren edizioan, eta aurten Lapurdin izan ondoren, 2027an Bilboko Azkuna Zentroan ospatuko da Berrikuntza gisa, Azkuna Zentroan egingo den ekitaldia publiko orokorrari zuzenduta egongo da, eta doako gonbidapenen bidez joan ahal izango da. Gonbidapen horiek ekitaldiaren aurretik iragarriko den webgune baten bidez eskuratu ahal izango dira.

Sarien banaketaz gain, zuzeneko musikaren presentzia egongo da Azkuna Zentroko ekitaldian zehar. Bertan, urteak eman dituen euskal artista nabarmenen zuzeneko ikuskizunetaz gozatzeko aukera izango du bertaratzen den publikoak.

Contador

Contenido patrocinado