Pertsona baten gorpua aurkitu dute Deba iaban, Bergaran

Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 29 febrero 2024 17:28

DONOSTIA 29 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak eta suhiltzaileek pertsona baten gorpua atera dute ostegun honetako 15:00ak aldera Deba ibaitik, Bergaran (Gipuzkoa). Oraindik ez dute hilotza identifikatu, baina eguerdi aldera aktibatu behar zuten gizon baten bilaketa dispositiboarekin lotura dauka.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, suhiltzaileak eta zaintza eta erreskate unitateko kideek Bergarako Osintxu auzoaren parean atera dute gorpua Deba ibaitik.

Iturri berberen arabera, otsailaren 19an desagertu zen gizon bat bilatzeko dispositiboa aktibatu behar zuten eguerdi honetan, baina mobilizatzen hasi direnean, Deba ibaian gorpu bat flotatzen ikusi duen pertsona baten abisua jaso dute.

Suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira eta hilotza segurtatu dute, ibaiaren korronteak ez eramateko, eta ondoren atera egin dute. Auzitegiko medikuaren eta epailearen egitekoak bukatu ondoren, hilotza Donostiako Patologia Forentsera eraman dute.

Contenido patrocinado