'Pirinioetako hizkuntzak' erakusketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan izango da irailaren 29ra arte

'Pirinioetako Hizkuntzak' Erakusketa
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 9 septiembre 2026 11:51

BILBO 9 (EUROPA PRESS)

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 'Pirinioetako hizkuntzak' erakusketa izango du ikusgai asteazken honetatik irailaren 29ra arte Sario eraikinean, Iruñean. Astelehenetik ostiralera bisitatu ahalko da, 09:00etatik 21:00etara arte, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.

Erakusketa Akademiaren 90. urteurrenaren harira prestatu zen, baina Euskaltzaindiak "goitik behera" berritu zuen iaz. Horrela, orain, 24 panel ditu guztira (euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz), eta Pirinioetako lau hizkuntzetako hiztunen ahotsak entzuteko aukera ematen du (aragoiera, katalana, okzitaniera eta euskara), QR bidez.

Azkenik, 'Pirinioetako hizkutzak' erakusketak beste batekin ere badu lotura, hain zuzen, Euskararen Herri Hizkeren Atlasean oinarrituta dagoen 'Euskara Ibiltaria' erakusketarekin (lotura hori ere QR bidez egin daiteke).

Pirinioetako hizkuntzak, euskara izan ezik, latinetik datoz, beti ere, tokian tokiko hizkuntzek aldatuta. Mendetako prozesu hori dela eta, lurraldeari begira hurbil dauden baina elkarren artean ondo baino hobeto bereizita dauden hizkuntzak sortu dira. Literaturaren bidez, hizkuntza horiek aurrera egin dute, eta, aldi berean, aberastu eta beraien muga linguistikoetatik kanpora zabaldu dira, kalitate artistikoa ere irabazi dutelarik.

Contador

Contenido patrocinado