Sergio Oiarzabal iaz hildako poeta bilbotarra omenduko dute bihar Bidebarrieta Kulturgunean

Sergio Oiarzabal
MASMEDULAEDICIONES.COM
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 16 febrero 2011 13:09

BILBO 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Sergio Oiarzabal 2010eko ekainean hil zen poeta bilbotarraren omenezko ekitaldia ospatuko da bihar Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bilboko Udaleko iturriek iragarri dutenez.

Ekitaldiaren buru Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia izango da, eta berarekin egongo dira Fernando Zamora Bizkaiko Elkarte Artistikoko presidentea, Mercedes Acillona Deustuko Unibersitateko Filologia Erromanikoko doktorea eta Ivan Repila Masmedula Ediciones argitaletxeko editorea.

Bertan, Oiarzabalen lanaren inguruko hitzaldi-errezitaldia izango da. Bost errezitatzaile -Jesus Hernandez, Mari Angeles Perez, Marina Perez, Monica Nude eta Julian Borao- izango dira poetaren lanei ahotsa jarriko dietenak, pianoak eta gitarrak lagunduta.

Gaztea zen arren, Sergio Oiarzabalek (Bilbo, 1973-2010) hainbat sari eta aipamen jaso zituen literaturaren alorrean egin zuen lanagatik, eta gaztelaniaz idatzitako euskal poesiaren munduan bere belaunaldiak eman duen idazle aipagarrienetakoa izan zen. 2003an Miguel Hernandez Fundazioaren Poesia Saria irabazi zuen, "Flammis Acribus Addictis" lanarekin.

Bere azken liburuak -"Delicatessern Underground: Bilbao Ametsaken"- harrera bikaina jaso zuen kritikaren eta irakurleen aldetik, eta 2009an Espainian gehien saldutako poesia liburuetako bat izan zen. Oiarzabalek hainbat komunikabiderekin eta literaturan eta kulturan espezializatutako aldizkariekin kolaboratu zuen.

Contenido patrocinado