Soinu kalitatea hobetzeko eta kutsadura akustikoa kudeatzeko estrategia onetsi du Bizkaiko Aldundiak

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 10 julio 2013 14:19
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak "Bizkaiko soinu kalitatea hobetzeko 2013-2017 estrategia" delakoa onetsi du. Agiri horretan foru erakundeak garatuko dituen jarduketa zehatzak jasotzen dira, betiere kutsadura akustikoa kudeatzeko eta balio soinuak zaintzeko helburuarekin.

   Bizkaiko Aldundiak arlo honetan dituen eskumenen markoak berekin dakar zenbait sailek gai honi buruzko jarduketa zehatzak garatu beharra, Bereziki Ingurumen Sailak eta Herri Lan eta Garraio Sailak. Halaber, sailen arteko beharrezko koordinazioari begira, beharrezkoa da gai honi buruzko ikuspegi bateratu eta bakarra izatea, eta alderdi hori Bizkaiko Aldundiaren sail horien ekintza ildoak biltzen dituen estrategia batean islatu da.

   Planifikazio estrategiko hori Bizkaia 21 Programaren barruan txertatuta dago, lurralde historikoaren eta bere udalerrien garapen iraunkorreko foru estrategiaren barruan, hain zuzen ere. Hala eta guztiz ere, dimentsio akustikoa arlo bateko ingurumen aldagaia den arren, bere zeharkako izaerak zuzeneko eta zeharkako harremana dauka Bizkaia 21 Programaren ildo estrategiko askorekin.

   Estrategia horren xedea da Bizkaiko jarduketen eta politiken garapena koordinatzea eta sustatzea, lurraldeko kalitate akustikoa hobetzeko, betiere Aldundiak dituen eskumenen markoan. Horrela bada, foru erakundea "erreferentziazko agente" bihurtuko da Bizkaiko bestelako administrazioei eta agenteei begira.

KUTSADURA AKUSTIKOA

   Bizkaiko Foru Aldunditik adierazi dutenez, lurraldeko kutsadura akustikoa eta soinu paisaiak kudeatzeko zeregina "erronka eta desafio bat da", nahiko eremu txikian askotariko erabilerak eta jarduketak batera biltzen baitira.

   Gauzak horrela, Bizkaian elkartzen eta biltzen dira biztanle eta industria aldetik oso trinkoak diren eremuak, landa-guneak, natura-eremuak, garraio azpiegitura handiak eta itsasertz zabala. Aniztasun horrek Bizkaiak eskari desberdinei erantzuteko dituen gaitasunak biderkatzen ditu, baina erronka bat da dinamiko ekonomikoa eta mugikortasunezkoa kudeatzeko orduan, bai eta erabilera eta jarduera desberdin horretariko bakoitzak behar dituen baliabideen eskaerak eta kalitatezko estandarrak asebetetzeko orduan ere.

   Testuinguru honetan, eta legegintzaldiko markoari men eginez, Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde osoari aplikatu beharreko gaiei erantzuteko asmoa dauka, toki administrazioei lagunduz betiere. Horretarako, planifikazio bat definitu eta "Bizkaiko soinu kalitatea hobetzeko 2013-2017 estrategia" delakoan aurkeztu da; izan ere, estrategi horretan Bizkaiko Foru Aldundiak bere eskumenen markoan garatuko dituen jarduketak deskribatzen dira kutsadura akustikoa eta soinu paisaiak kudeatzeko orduan.

   Bizkaiko soinu kalitatea hobetzeko helburu estrategikoak ondorengo hauek dira: Bizkaia soinu bikaintasuneko lurralde bihurtzea eta herritarrak eta administrazioak kontzientziatzea soinuak zaintzeko eta zaratotsen kutsadura murrizteko gaitasunak gara ditzaten eta horretan laguntza eman dezaten; soinua Aldundiaren politika guztiak baldintzatzen dituen aldagaitzat hartzea; eta lurraldean kultura erkide bat eta egiteko modu zehatz bat sortzea, kutsadura akustikoa kudeatzeko zereginean.

JARDUERAK

   Jarduketa ildoei dagokienez, Aldundiak erakundeen arteko koordinazioa bultzatuko du kutsadura akustikoaren arloan, eta lurralde historikoaren kalitate akustikoaren jarraipena egingo du. Halaber, Aldundia toki administrazioen euskarria izango da, kutsadura akustikoaren kudeaketan euren eskumenak egikaritu eta betearaz ditzaten.

   Gainera, Bizkaian kutsadura akustikoa kudeatzeko prozesuei koherentzia emateko zaintza lana beteko du: ingurumen eraginari buruzko ebaluazioak, hirigintza plangintzan zaratotsaren gaia txertatzea eta jarduketa eremuak eta haien ekintza plangintzak kudeatzea.

   Halaber, herritarrek integratuko ditu kutsadura akustikoa kudeatzeko prozesuetan, eta Bizkaian soinuak zaintzeko lana beteko du, natur edo kultur balioa duten soinu paisaiak babestuz lurraldean zaindu edo berreskuratu beharreko ondare ukiezin gisa. Azkenik, foru eskumeneko garraio azpiegituren inguruko gune sentsibleak kutsadura akustikotik babestuko ditu.

Contenido patrocinado