#Txiotesia8 lehiaketak 42 euskal ikertzaile gazteren parte hartzea izan du

#Txiotesia Lehiaketa
UEU
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 19 noviembre 2026 14:40

BILBO 19 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) #Txiotesia8 lehiaketa egin zen asteazkenean eta 42 euskal ikertzaile gaztek parte hartu zuten. Unibertsitate, ikerketa talde eta jakintza arloen aniztasuna nabarmendu du UEUk.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, aurtengo lehiaketak hainbat berritasun izan ditu. Horrela, ikertzaileek aukeratu ahal izan dute beraien ikerketaren berri non argitaratu (Artizarra, Mastodon, LinkedIn, Bluesky edo Instagram), baita bideoz edo idatziz egingo duten ere. Aipatu sare guztietan izan da ikerketen berri euskaraz izateko aukera, baina parte hartzaile gehienek Artizarra aukeratu dute eta gehienek idatziz egin dute.

Parte hartzaileen profilari dagokionez, %90ak lehenengoz parte hartu du lehiaketan eta ia %81 emakumeak izan dira. Dagoeneko doktoreak direnak 13 izan dira eta beste denak doktoregaiak. Hego Euskal Herriko lurralde guztietatik parte hartu dute eta unibertsitate bat baino gehiagotatik (EHU, NUP, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Universitat de Girona). Ikerketa taldeen eta tesien jakintza arloen aniztasuna "nabarmentzekoa" izan da.

Ekarpen guztiak UEUren webgunean biltzen ari dira apurka apurka, Txiotesiaren atalean, eta orain epaimahaiak erabakiko du nortzuk diren irabazleak. Bi irabazle izendatuko dira: Idatzizko #txiotesirik onena (400 euro) eta Ikus-entzunezko #txiotesirik onena (400 euro).

Contador

Contenido patrocinado