Txirri, Mirri eta Txiribitonek Bilboko Euskaldunan hasiko dute agurraren bira abenduaren 22an eta 23an

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 7 diciembre 2012 18:05

BILBO 7 Dic. (EUROPA PRESS) -

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo hirukoteak 40 urte bete ditu aurten, eta Eguberri hauetan agurraren bira hasiko dute, "Gabonetan ere barrez. Agur lagunok!" izenburupean. Ikuskizuna Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko dute, abenduaren 22an eta 23an.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Gabonetako bira hau azkena izango da pailazoek eszenatoki gainean egindako jarduera profesionalean, eta aurreko urteetan bezala, foru erakundeak laguntza emango du ikuskizun hau aurrera eramateko.

Aipatu bezala, pailazoek Bilboko Euskalduna Jauregia aukeratu dute "Gabonetan ere barrez. Agur lagunok!" ikuskizuna aurkezteko. Ondoren, Bizkaiko hainbat udalerritara eramango dute ikuskizuna, besteak beste, Ermua, Barakaldo, Zalla, Basauri, Leioa, Sopelana, Mungia eta Igorrera.

Beti egin dien harrerarengatik Bizkaiko publikoari eskerrak emateko antolatu du bira hirukoteak. Euskalduna Jauregiko ikuskizunerako sarrerak salgai daude jada, 5 euroan; egun bakoitzeko bi saio egingo dira, 17:00etan eta 19:00etan.

Contenido patrocinado