Udako liburutegiak Bilboko auzoetara itzuliko dira datorren astelehenetik

Udako liburutegia Bilbon
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 28 junio 2025 11:36

BILBO 28 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak udako liburutegiak eramango ditu aurten ere hiriko auzoetara, 'Udako Liburutegiak' programaren bidez, datorren astelehenetik, ekainaren 30etik, eta liburuak, aldizkariak, egunkariak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eskainiko ditu.

Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimena uztailaren 18ra arte gozatu ahal izango da Uribarriko Eskolako landan, Zorrotzako Azoka plazan eta Elorrietako parkean, Blboko Udaletik jakinarazi dutenez.

Ondoren, udako liburutegiak Santutxuko Karmelo plazara, Errekaldeko plazara) eta Miribillako Gernikako lorategietara lekualdatuko dira uztailaren 21etik abuztuaren 8ra.

Udako liburutegien zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da, jaiegunetan izan ezik, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Bilboko Udalak berriro ekingo dio programa honi udan irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko asmoz. Ohiko zerbitzuez gain (kontsulta, liburuen mailegua, CDak, DVDak, hemeroteka, Interneteko sarbidea eta abar), Bilboko Udal Liburutegiek beste zenbait zerbitzu eskainko dituzte udan.

Horrela, irakurketa zerbitzuan, eleberriak, haur eta gazteentzako literatura, aisialdiari buruzko liburuak, autolaguntza eta abar jarriko dira jendearen eskura, baita aldizkariak eta prentsa ere.

Halaber, liburuak mailegatzeko zerbitzuan, publikoak etxera eraman ahal izango ditu interesatzen zaizkion liburuak, eta bertan itzuli ezarritako epearen barruan. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegietako txartelik ez dutenek bertan eskatu ahal izango dute.

Azkenik, irakurketa sustatzeko jarduerak antolatuko dira haurrentzat, hala nola tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak eta ikuskizunak.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado