GASTEIZ 16 Nov. (EUROPA PRESS) -
'World Press Photo' erakusketak 14.249 bisitari izan ditu Gasteizen aurtengo edizioan, hau da, joan den urtekoan baino 1.334 gehiago, eta horrek erakusten du, Gasteizko Udalaren arabera, harrera ona izan duela herritarren artean hirian dagoeneko 24 urtez jarraian egin den kultur ekitaldik.
Era berean, Gasteizko Udaletik jakinarazi duetnez, 'On egin' argazkilaritza gastronomikoaren munduko sarien erakusketa osagarriak 8.394 bisitari jaso ditu.
Bi erakusketak hilabete egon dira zabalik, urriaren 15etik azaroaren 15era, Montehermoso Kulturunean. Duela urte batzuetatik hona, 'World Press Photo' erakusketak 11.000-14.000 ikusle inguru erakarri ditu urtero.