Zaintzaileen ongizatea aztertuko dute urriaren 29an Bilboko Bidebarrieta Zientifikoa zikloan

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 24 octubre 2025 14:28

BILBO 24 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Bidebarrietako Liburutegiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa 2025 hitzaldi zikloaren berste saio bat izango da urriaren 29an, eta zaintzileen ongizatea izango du hizpide.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, Medikuntza Prebentiboan eta Osasun Publikoan doktorea eta EHUko irakaslea den Ana Rodriguez Larradek 'Zaintzaileen ongizatea, gizartearen ongizatea' hitzaldia eskainiko du 19:00etan Bilboko liburutegian, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Adituak zaintzaileen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko estrategien esperientziak eta ebidentziak partekatuko ditu, ariketa fisikoko programetatik hasi eta exoeskeletoak bezalako soluzio teknologiko berritzaileetaraino.

Ana Rodriguez Larrad doktorea da Osasun Publikoan eta Medikuntza Prebentiboan EHUn, baita fisioterapeuta ere. Irakaslea ere bada EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Sailean. Bere ikerketa lana jarduera fisikoaren eta ariketaren bidez pertsona guztientzako zahartze osasungarria eta estimulatzailea sustatzeko ezagutza sortzen duen AgeingOn taldean garatzen du.

Contador

Contenido patrocinado