Ama sastakatzea eta hiltzea egotzita, gizon bat atxilotu dute Portugaleten

Jazoera izan den ataria, Portugaleten
Europa Press
Actualizado: martes, 10 enero 2017 13:28

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Gizon bat atxilotu dute astearte honetan Portugaleten, ama hiltzea egotzita. Dirudienez, atxilotuak ama sastakatu du etxean, eta ondoren bere buruari lesioak eragin dizkio, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak astearte honetan izan dira, goizeko 10:30 jotzear zeudela, Portugaleteko Ruperto Medina kaleko etxebizitza batean, gizon batek ustez bere ama sastakatu eta hil duenean. Gizonak, ondoren, lesioak eragin omen dizkio bere buruari.

Portugaleteko Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren Unitate Zientifikoaren agenteak, epailea eta auzitegiko medikua bertaratu dira, eta Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko asmoz.