Bi hildako eta zauritu bat izan dira Eibarren

Actualizado: viernes, 23 enero 2015 14:51
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Bi pertsona hil dira eta beste bat zaurituta dago, kamioi batek eta auto batek N-634 errepidean talka egin ondoren, Eibarren (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Ezbeharra goizeko 08:45ean gertatu da, Eibarreko saihesbideko lehenbiziko tunelean, Donostiara bidean, kamioi batek eta auto batek talka egin dutenean. Ondorioz, autoan zihoazen hiru lagunetatik bi berehala hil dira, eta bestea autotik atera behar izan dute eta ondoren ospitalera eraman, egoera kritikoan.

   Momentu honetan errepidea moztuta dago oraindik gune horretan, bi noranzkoetan, eta zirkulazioa AP-8 autobidetik eta Eibarko hirigunetik ari da desbideratzen Ertzaintza.