Estatuko Segurtasun Indarrez Estatutuan ezarritakoa betetzeko eskatu du Jaurlaritzak

Actualizado: martes, 5 febrero 2013 14:47
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 5 (EUROPA PRESS)

   Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Estatuko Segurtasun Indarren inguruan Gernikako Estatutuan ezarrita dagoena betetzeko eskatu du, "Estatutuaren aurreikuspenak aldi baterako aldatzea justifikatzen zuen" ETAren indarkeriaren "benetako salbuespena jada ez delako existitzen".

   Horrela erantzun dio Erkorekak Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariari; Urkijok astearte honetan adierazi du "arduragabekeria larria" dela Jaurlaritzak planteatzea Estatuko Segurtasun Indarrak Euskaditik pixkanaka ateratzea -Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak astelehenean proposatu zuen moduan-, "ETA oraindik ez denean desegin".

   Jaurlaritzaren Gobernu Bileraren ondoren egindako agerraldian, Erkorekak azaldu du Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak ez zuela esan "ETA behin betiko desegin denik, ezta inolaz ere". Bere iritziz, Segurtasun sailburuak adierazi zuen ETAk bere jarduera armatua behin betiko uzteak "atzeraezina dela dirudien iragana eta oraina argi eta garbi markatzen duela".

   "Beraz, orain legezko aurreikuspenak aplikatu behar dira, zehazki Estatututan ezarritakoak eta, Estatutuaren garapenean, maila beheragoko xedapenetan eta bi administrazio polizialek sinaturiko akordioetan islatuta daudenak", gaineratu du.

   Bere ustez, "hori arduradun publikoek egin behar dute, eta arduragabekeria dena da arduradun publikoek Legeak ezarritakoari jaramonik ez egitea".