Lamar Odon fitxatu du Laboral Kutxak datozen bi hilabeteetarako

Lamar Odon Los Angeles Clippers bere aurreko taldearekin
Foto: BASKONIA
Actualizado: martes, 18 febrero 2014 13:57

GASTEIZ, 18 (EUROPA PRESS)

   Laboral Kutxak Lamar Odon jokalari estatubatuarra fitxatu du datozen bi hilabeteetarako. Gainera, talde gasteiztarrak kontratua denboraldia bukatu arte luzatzeko aukera dauka.

   Lamar Odon New Yorkeko Queens auzoan jaio zen, 34 urte ditu, eta NBAn egin du bere ibilbide profesional osoa, milatik gora partida ofizial jokatuta. Hegal-pibotaren azken taldea Los Angeles Clippers izan zen, bertan jokatu baitzuen joan den denboraldia bukatu arte, eta aurretik, Miami Heat, Los Angeles Lakers eta Dallas Mavericks taldeetan jokatu du.

   Baskoniak bere webgunean jakinarazi duenez, Lamar Odonek NBAko bi eraztun ditu (Los Angeles Lakersekin, 2008/2009 eta 2009/2010 denboraldietan), bai eta brontzezko domina bat ere, AEBetako selekzioarekin 2004ko Atenasko Joko Olinpikoetan lortua.