5000 Hiztegiaren bertsio gaurkotua interneten erabilgarri dago

5000 Hiztegi berritua sarean dago
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 10 junio 2013 15:09

BILBO 10 Jun. (EUROPA PRESS) -

Juan Luis Goikoetxeak eta Patxi Uribarrenek eginiko 5000 Hiztegiaren bertsio eguneratua erabilgarri dago jada sarean, kontsulta egin ahal izateko. Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza eman du 90.562 hitz jasotzen dituen argitalpena digitalizatzeko. Hiztegia http://www.azkuefundazioa.org/5000-hiztegia helbidean kontsulta daiteke.

Bi egileek, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak eta Xabier Kintana euskaltzainak argitalpenaren eta haren digitalizazioaren nondik norakoak azaldu dituzte Euskaltzaindiaren egoitza eskainitako prentsaurrekoan, Bilbon.

Horrela, 30. urteurrena ospatzen duen urtean, 5000 Hiztegia eguneratuta eta digitalizatu egin dute, hainbat hitz, sinonimo eta antonimo gehituta. Berritasunen artean, hiztegia entzuteko aukera ere badago, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Aholab sistema instalatu baita.

Hiztegiaren ezaugarriei dagokienez, Gaztelania-Euskara atalak 41.779 sarrera eta 69.524 adiera ditu; "Ikusi" motako erreferentziak 320 dira, sinonimoak 159.181 eta adibideak 34.820. Bestalde, Euskara-Gaztelania atalak, 62.306 sarrera eta 83.455 adiera ditu; "Ikusi" motako erreferentziak 6.264, "Hobetsi" motakoak 1.229 eta "Erabili" motakoak 8.708; 24.754 adibide biltzen ditu, eta sinonimoak 126.610 dira.

Sinonimoen hiztegiari dagokionez, 32.557 sarrera, 41.896 adiera, 78.528 sinonimo eta 9.998 antonimo biultzen ditu; "Ikusi" motako erreferentziak 4.424 dira, eta "Erabili" motakoak 7.391.

Contenido patrocinado