Agota Kristofen "Berdin dio" liburuaz arituko dira Bermeoko Irakurleen Txokoan datorren ostiralean

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 13 febrero 2017 14:03

BILBO 13 Feb. (EUROPA PRESS) -

Agota Kristof idazle hungariarraren "Berdin dio" liburuaz arituko dira Bermeoko Udal Liburutegian datorren ostiralean, otsailaren 17an, Irakurleen Txokoaren saio berri batean, arratsaldeko 18:30ean. Dinamizatzailea Alaine Agirre idazlea izango da, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

Kristofek 25 kontakizun labur bildu zituen "Berdin dio" liburuan. Giro arrotz batean igarotzen dira istorioetako gertakizunak, eta, aldi berean, modu hunkigarrian bilduta ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Irakurleen Txokoan parte hartu nahi duenak liburutegian eskatu behar du liburua, eta ordurako irakurri.

Irakurleen Txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Ekimenarekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatu, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera eman, talde egonkorra lortu eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortu.

Contenido patrocinado