GASTEIZ 3 (EUROPA PRESS)
Gasteizko Udalak ahalegin guztia egingo du beste urte batez Andre Mari Zuriaren jaietan hiriko garbiketako eta hondakinen bilketako zerbitzuan, gasteiztarrek eta egun horietan hirira bisitan etortzen direnek dibertsioz betetako asteaz giro garbi eta higienikoan gozatzeko aukera izan dezaten. Eta, bereziki, ahalegin handiena Zeledonen jaitsieran, abuztuaren 4an, asteartean, egingo du.
Pascual Borja Ingurumen Kudeaketaren zinegotziak azaldu duenez, "garbiketako eta hondakinak biltzeko programa indartuko da, hiriko kale eta plazak egoera onean egon daitezen. Horretarako, 250 laguneko lan taldeak egingo dute lan, Gasteiz denon gozamenerako egoera ezin hobean manten dadin".
Udalak jakinarazi duenez, "Zeledonen jaitsieraren arratsalderako, berriro ere dispositibo berezi bat jarriko da martxan eta gauza desberdinetarako bilketarako edukiontziak jarriko dira Andre Mari Zuriaren plazako sarbideetan, esparrura objektu desegokiak sartzea saihesteko".
Txupinazoaren eremua garbitzeaz arduratzen den brigadak 81 langile osatuko dituzte, baita bilketarako ibilgailuak, baldeatzaileak eta ekorketa makinak ere.
Zeledonen jaitsieran, ontziak biltzeari emango zaio lehentasuna. Horretarako, bilketarako makinez gain, 'bobcat' motako makina kargatzaile bat erabiliko da ontziak arrastatu eta biltzeko. Era berean, arreta berezia jarriko da Farolen Prozesioak egingo duen ibilbide osoan.
Zinegotziak hiriko zaindariaren egunean, goizeko ordutegiko operatiboak lau lan txanda izango dituela adierazi du, "lanak goizeko 04:00retan hasiko dituzte, hondakinak kentzeko eta Egunsentiko Arrosarioaren ibilbidea eta inguruak garbitzeko eta bertako hondakinak jasotzeko". "Lan horietarako, ia laukoiztu egingo da zerbitzua ematen duten langileen kopurua jaiegun normal batekin alderatuta", gehitu du.
Udalak ostalaritzako bilketara bideratutako baliabideak ugarituko ditu ere, egun horietan sortzen diren hondakinen kopurua handia izango da eta.
Jaietako egun horien garbiketan, produktu ekologiko eta jasangarri gehiago erabiltzen dira. Horiei esker, neurri handi batean, garbiketa eraginkorragoa izaten da eta lortutako emaitzek irudi hobea ematen dute. Horietako batzuk disolbatzaileak, koipegabetzaileak, txizaren aurkako produktuak eta uxagarriak izaten dira.
Jaien ondorengo egunetan, aurreko egunetan erabilera handia izan duten erdiguneko kale eta plaza asko garbituko dira.
AURRETIKO GARBIKETAK
Andre Mari Zuriaren jaiak ospatu aurretik, joan den uztailaren 20tik, kontratako taldeek garbiketa bereziak egin dituzte Zabalguneko eta Erdi Aroko erdiguneko kaleetan (horietan pilatuko da jende gehien).
Horietan, ekorketa intentsiboa egin da, eta, ondoren, baldez egindako ureztaketa, zuhaitz txorkoak garbitu eta paperontziak presiopeko ur ekipoekin garbituko dira.
Mendizabalako erakustazokan ere uztailaren 20an hasi ziren egokitzapen lanak egiten. Hala, zeregin horietarako espresuki kontratatutako brigadak abuztuaren 10an, astelehenean, amaituko ditu.