BILBO, 18 (EUROPA PRESS)
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko 30 ikaslek bere artelanak erakutsiko dituzte Bilboko hotelean irailak 4ra arte. Larunbat honetan, abuztuak 20an, Bilboko Carlton hoteleko hall-ak (Moyua plaza, 2), Hotel Carlton Lehiaketa hartuko du eta bertan artelanak erakutsiko dira.
EHUk jakinarazi duenez, epaimahai batek horietako hiru lan sarituko ditu, 3.000, 2000 eta 1.000 eurorekin, hurrenez hurren. Irailean jakinaraziko ditu epaimahaiak irabazleen izenak eta hiru lan horiek Hotel Carltonen ondorera pasatuko dira.
Bestalde, hauek dira erakusketaren parte hartzaileak: Jesus Domingo Peña, Inma Peña Fernández, Sara Elisabet Gimeno Martínez, Pablo Abril Sánchez, Lexuri Pardo Altzibar, Adrián Cortadi Cámara, Elena Sierra García, Xabier Goikoetxeta García, Ander Gómez Miranda, Manuel Moral Vidal, Raúl Gancedo Montalvo, Jorge Gimeno Muro, Fernando Villena Irigolas, Ainhoa Colorado Cobos, Aritz Muguerza Horas, Raquel Miranda Pérez, Joana Etxebarria Akaiturri, Luis Olaso Garralda, Pablo Zabala Arana, Pedro Bella Hernández, Iván Chacón Villota, Amaya Suberviola García, Paula Martínez Domínguez, María Casanueva López, Ximon Aguirre Izco, Leticia Gaspar García, Nagore Amenabarro Irastorza, Ander Etxaniz Altube, Iñigo Fernández de Pinedo Eguíluz eta Mikel Del Río Morán.