Balmasedan desagertutako emakumea aurkitu dute

Balmasedan desagertutako emakumea
ERTZAINTZA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 13 agosto 2025 17:43

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek astezken honetako arratsaldeko lehen orduan aurkitu dute asteartean Balmasedan desagertutako emakumea. Suhiltzaile talde batek erreskatatu du ibai ondoko ibarbide batean erorita zegoela.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, emakumea onik atera dute, eta ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman dute balorazio medikoa egiteko.

Balmasedako egoitza bateko pazientea den 60 urteko emakumea astearteko gaueko hamarrak aldera desagertu zen, eta ordutik Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikariak erreskate bila ibili dira Bizkaia eta Burgos arteko mugan.

 

Contenido patrocinado