BILBO 14 Jun. (EUROPA PRESS) -
Busturiako BBK Urdaibai Zentro berrirako "erabilera plan handi bat" prestatzen ari da BBK. askotariko erabilera izango duen hezkuntza gune bat izango da aire zabalean, aisialdi aktibo eta konstruktiborako pentsaturiko jarduerekin.
Horren guztiaren berri emango du BBK-k ostiralean, ekainaren 15ean, zentroan bertan. Proiektuaren aurkezpen ekitaldian izango dira Gorka Martínez BBK-ko zuzendari nagusia, Adonai Gómez BBK Urdaibai proiektuko arduraduna eta Ainhoa Elortegi zentroko arduraduna.
BBK-k jakinarazi duenez, proiektua datorren urtean burutuko da, eta helburu nagusia da, instalazio berri batzuk gehiturik, jende guztiaren eskura jartzea zentroaren jarduera, ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko bere eremu osoa.
Horrela, aurrerapen gisa, zentroa familia guztientzat irekiko da asteburu honetan. Bertaratzen direnek aukera izango dute jarduera eta instalazio berriak probatzeko.