Bermeoko Irakurle Txokoa Lekeitiora joango da larunbat honetan, Miren Agur Meabe eta "Bitsa eskuetan" bere liburuarekin

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 17 abril 2015 17:16

BILBO 17 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bermeoko (Bizkai) Irakurle Txokoak ekimen berezia egingo du datorren larunbat honetan, apirilaren 18an, parte hartzaileak Lekeitiora joango baitira Miren Agur Meabe idazlearekin, "Bitsa eskuetan" bere liburuari buruz mintzatzeko dira.

Goizean joango dira Lekeitiora eta Meaberen "Bitsa eskuetan" liburuaren inguruan solasaldia egingo dute eguerdira arte. Elkarrekin bazkaldu ostean, Bermeorako bidea hartuko dute, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

Miren Agur Meaberen poemek bizitza etengabeko aldaketa dela uzten dute agerian, eta liburu honetan bitsa da horren adierazle. Amodioaren galera du ardatz lehenengo atalak, amaren galera bigarrenak, eta desio berriak hirugarrenak.

Irteera librea da eta nahi duten herritarrek parte hartu dezakete. Horretarako Bermeoko Udal Liburutegian izena eman behar dute osteguna baino lehen.

Contenido patrocinado