Foto: BERRI TXARRAK
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 23 (EUROPA PRESS)
Berri Txarrak talde nafarra The Blasting Room estudioan dago egunotan, Coloradoko (AEB) Fort Collins hirian, azaroan kaleratuko duen egitasmo berriaren hirugarren eta azken grabaketa egiten, taldeak berak sare sozialetan iragarri duenez.
Lan berriaren aurreko bi grabazioak Ross Robinsonekin (Los Angeles) eta Ricky Falknerrekin (Madril) egin ondoren, oraingoan Bill Stevenson (Rise Against, Black Flag, Descendents, All, NoFX) punk ekoizle sonatuaren esanetara grabatuko dute kanta sorta berria. Nahasketak, berriz, Jason Livermorek egingo ditu.
Jakina denez, Lekunberriko taldea bere 20. urteurrena betetzen ari da aurten, eta hori ospatzeko hirukoteak lan berezia argitaratuko du azaroan, Only In Dreams zigilu propioan.