Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du astearte honetan Bilbao Basket-Peristeri partida dela eta

Archivo - Bilbobus.
AYUNTAMIENTO DE BILBAO - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 14 octubre 2025 9:23

BILBO 14 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobusen E7 lotura linea jarriko du martxan astearte honetan, urriaren 14an, Surne Bilbao Basket eta Peristeri BC taldeek Bilbao Arenan jokatuko duten FIBAren Txapeldunen Ligako partida dela eta.

Modu honetan, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, autobusak hamar minutuan behin aterako dira Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara partida hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 19:00etatik, eta gauza bera egingo dute kontrako noranzkoan neurketa bukatzean.

Bestalde, partida amaituta, G5 lineak ibilbidea aldatuko du beste geraleku bat izateko Askatasuna etorbidean/parkean, Zabalburu/Hurtado Amezaga norabidean.

Gainera, Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren eta tranbia geltokiak daude Bilboko auzo guztietara eta inguruko herrietara zuzenean joateko, eta taxi geraleku bat skatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado