Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du larubatean Antonio Orozcoren kontzertua dela eta

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 14 noviembre 2025 16:39

BILBO 14 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobusen E7 lotura linea berezia jarriko du martxan larunbatean, azaroaren 15ean, Antronio Orozco kantari espainiarrak Bilbao Arenan eskainiko duen kontzertua dela eta.

Hain zuzen, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, autobusak hamar minutuan behin abiatuko dira Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara ekitaldia hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 20:00etatik, eta berdin ekitaldiaren amaieran kontrako noranzkoan.

Gainera, kontzertua amaituta, G5 lineak ibilbidea aldatuko du beste geraleku bat izateko Askatasuna etorbidean/parkean, Zabalburu/Hurtado Amezaga norabidean.

Azkenik, Bilboko Udalak gogorarazi du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren eta tranbia geltokiak daudela hiriko auzo guztietara eta inguruko herrietara zuzenean joateko, eta taxi geraleku bat jarri dela Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado