Bilboko Juan Guisasola kalea itxiko da larunbatean lan batzuk egin ahal izateko

Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 27 febrero 2025 17:39

BILBO 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Juan Guisasola kalea moztuko dela Boluetako Santa Ana kalearen eta Bilbo-Galdakao errepidearen artean larunbatean, martxoaren 1ean, lan batzuk egin ahal izateko.

Hain zuzen, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, fatxada batean beirak muntatzeko lanek eragingo dute bide publikoaren okupazioa, 08:00etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera.

Gidariek Miraflores etorbidea, Losada Margolaria kalea eta Iturriaga kalea hartu beharko dituzte ordezko bidea egiteko, eta Juan Guisasola kalearen kontrako noranzkoan garajeetako sarbidea-irteera bideratuko duten langileak arituko dira.

Orobat, lareunbateko 14:00etatik 17:30era, gutxi gorabehera, Juan Guisasola kaleko espaloia eta igoerako erreia moztuko dira, igarotze alternatiboa beherako bidetik bideratuz, Juan Guisasola kalearen, Miraflores etorbidearen eta Bilbo-Galdakao errepidearen arteko tartean.

Contenido patrocinado